Gure Historia

Ogi Berri
Leer Más

ALTUNA FAMILIAREN FILOSOFIA

Urteko egun guztietan LANBIDEAN jarritako GRINA, AHALEGINA eta ARDURA dira gakorik garrantzitsuenetakoa okindegi-gozotegi honen funtzionamendu-arrakasta azaltzeko. Lanbidearekiko errespetuak eta, bai opilgintzan, bai gozogintzan, egunez egun gauzak hobeto egiteko gogoak bultzatzen dute betiere Ogi-Berriko pertsonala gogobetetasunez eta ilusioz lan egitera.


Produktuen fabrikazioan huts egiten ez duen premisetako bat da APARTEKO LEHENGAIAK erabiltzea.


OGI-BERRIn, formula berriak, konbinazio berriak, formatu berriak eta zapore berriak lortzen ahalegintzen gara. Horri esker, gure bezeroak egunero harritu daitezke. Beraz, berrikuntza eta sormena funtsezko bi alderdi dira Ogi-Berri taldearen filosofian.


1933

Amezketa herrian hasi zen guztia. Jose Altuna okindegi txiki batean hasi zen lanean hamalau urte zituela, hogei urterekin soldadutzara deitu zuten arte. Gerra Zibilean lau urte eman eta etxera itzuli ondoren, bere jaioterrian, Amezketan, okindegi txiki bat erostea erabaki zuen. Okindegia erdi utzita zegoen eta Moruno markako labe txiki bat besterik ez zeukan. Bertatik hornitzen zuen ogiaz herriko eta inguruetako jendea. Ortuzarrenea izena zuen eta herriaren erdi-erdian zegoen, alde komertzialenean.


Topatu zuten zailtasun handiena ogia banatzea zen. Hasiera batean, oso oinarrizko salmahai bat jarri zuten bezeroei arreta egiteko, baina gehienak ez ziren lokalera joaten. Patxiren zaldiei esker, Aralar mendiaren goialdera iritsi ahal izan ziren, artzain batzuk bertan bizi baitziren.



1952 - FORD

1952an, Amezketan Martonea izeneko borda erosi zuen, handiagoa. Egoera onenean zeuden paretak baliatuta, haien gainean eraiki zuten ondoren familia-etxea izango zena, eta, haren atzealdean, okindegia. Produkzio-ahalmen handiagoa lortzeari esker, merkatu gehiago ireki ahal izan zituzten, hala nola Alegiakoa, lehena. Horren ondoren, hurbileko beste herri batzuetara iritsi ziren, adibidez, Orendainera. Bertan, beste merkatu-aukera bat sortu zuten. Eskolapioen komentua zen, 200 gazteren egoitza. Orduan erosi zuten lehen furgoneta, Ford markakoa, hain zuen.
<p>1952 - FORD</p>

1980 - Zarauz

Urte horretan eman zuten behin betiko jauzia negozio-eredu berri baterantz. Jose Altunaren seme Javier Altuna, Parisko okintza-azoka bisitatu ondoren, ohartu zen Revent labegileek garatutako teknologia berriari esker eguneko edozein ordutan eskain zezakeela ogia. Orduan, okintzako lantegidun denda bat irekitzea erabaki zuen. Gainera, hamabost ogi motatako eskaintza zuen jadanik; oso gauza berria garai hartarako.

1990 - GOZOTEGIA IRUNEN

Zarauzko dendaren arrakasta ikusita, Donostiako lehen denda ireki zuten, Alde Zaharreko Enbeltran kalean, zehazki. Denda horrek ere oso emaitza onak lortu zituen berehala eta, segidan, Frantziako ereduari jarraituz, Irunen gozotegi txiki bat erostea erabaki zuten. Irunen, era berean, lehen dendak irekitzen hasi ziren.


GAUR

Horrela hasi zen egun Ogi-Berri taldea denaren hedapena, Javier Altunaren eta haren seme Jose Mari Altuna eta Jose Javier Altunaren zuzendaritzapean. OGI-BERRI taldeak okintzako, opilgintzako eta gozogintzako 7 lantegi ditu, eta hirurehun saltokitik gora Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Huescan eta Frantzia hegoaldean banatuta. Hazkunde horren oinarria filosofia bera izan da beti.